ENPANADA: haragi txikituz betetako enpanada.
Osagaiak:
Liberdi haragi txikitua (kilo laurden)
2 kipula txikututa
2 piper berde txikituta
Lata txiki bat piper gorri
2 berakatzak ale txikituta
Egindako tomate pixka bat.
Perrexila
Piperbeltza
Gatza
Prestaera
Lehenengo eta behin BUITONI masa para pizza Finissima erosi (beste bat gehiago gusta ezkero ba…beste bat). Bi ale erosi bata azpian eta bestea gainean ipintzeko.
Sartaginan bi edo hiru koilarakada olio ipini, berotzen denean berakatza, kipula, pipera berdea eta piper gorria txikituta bota eta 20 bat minutu edo ondo bigundu arte eduki astiro astiro egiten. Dena biguntzen denean goilaratxo bat azukre bota eta nahastu. Gainera bota okela txikitua gatz eta piperbeltzarekin.
Okelak kolorea hartzen duenean egindako tomatea bota elementu guztiak amalgamatzeko. 5 minutu eduki sutan eta eskurridore batean ipini ondo zikatzeko nahasketa.
Masa zabaltzen dugu eta berak daukan paperean ipiniko dugu labako bandejan. Lehenengo pasta honen gainean prestatutako nahasketa ipiniko dugu (kontuz 2 zentimetro libre utziko dugu inguru guztian). Gainean beste masa ipiniko du eta zentimetro bat tolestu behar ditugu bi masak batera, pakete balitz bezala barruko ez ateratzeko. Enpanada erdian gaineko masa 2 zentimetro zabalduko dugu beroarekin arrotu ez dadin ( edo xardezka batekin zulotxoak egin gaineko masan).
Arrautza bat ondo irabiatu eta pintzel batekin gaineko masa pintatu.
Laba berotu 10 minutu inguru 200 gradutara eta bandeja sartu (gogoratu azpiko masak erosten dugunean duen papera izan behar duela azpian)
40 minutu inguru eta gero (labaren arabera) eginda dago. Gaineak kolore marroi argi polita izango du ordurako.
Azkenik ebaki aurretik hotzitzen utzi behar duzue masa apurtu ez dadin
Eta gozo gozoa egongo da
Atunezkoa egin nahi baduzue errezagoa da, pare bat atun lata, kipula potxatua eta tomatearekin eginda dago
No hay comentarios:
Publicar un comentario