Oilasko errea patatekin (4 pertsonentzat)
Osagiak
Oilasko bat (kilo eta erdikoa gutxi gora behera)
4 patata ertainak
Berakatz buru bat osorik (zuritu barik)
Olioa
Gatza
Piperbeltza
Litro laurden garagardoa
Oilaskoa ondo garbitu, izan ditzakeen tripakiak eta geratzen zaizkion lumak kenduz. Gatza, piperbeltza eta olioarekin igurtzi kanpotik eta barrutik.
Laberako parrillan ipini eta parrillaren azpian bandeja.
Patatak zurituta eta berakatz burua osorik (zuritu barik) parrillan berean ipini. Garagardoa bandeja gainean.
Labea 200ºCtara ipini eta berotzen denean oilaskoa eta gainerakoak sartu.
60 minutu inguru beharko ditugu oiloa egiteko, 30 minutu alde batetik eta beste 30 beste aldetik (oilaskoaren tamainaren arabera denbora alda daiteke).
Buelta ematen diogunean oilaskoari patatak zelan dauden begiratuko dugu, tamainaren arabera oilaskoak baino denbora gutxiago beharko dute eta garagardoa lurrundu bada pixka bat gehiago ipini.
Oilaskoa atera eta bandeja baten ipiniko dugu, papar bakoitza bi zatitan eta izter bakoitza bi zatitan ere. Pertsona bakoitzak papar eta izter zati bat har ditzan.
Baratxuri aleak bigunduta daude eta azala berez kenduko zaie puntatik bultzatuz eta saltsa tanta batekin pasta goxoa ipiniko dugu plater txiki baten. Bandejan gelditu den salda ondo nahastu eta oilaskoari eta patatei gainetik bota
Nahi izanez gero barazki ezberdinak ipin ditzakegu: tomatea, kalabazina, piper berdeak, piper gorriak. Norberak nahi duena.

No hay comentarios:
Publicar un comentario