sábado, 12 de noviembre de 2011

MARMITAKO ERREZA

Marmitako erreza

Osagaiak
600 gramo atuna (zatiak aprobetxatzea merezi du)
Kilo erdi patatak,
Kipula 1
4 piper berde
Tomate lata bat
Olioa eta gatza

Prestaera

Kipula eta 4 piperrak zatitu eta zartaginan ipini olio pixka batekin eta gatza bota, biguntzen direnean gainera bota tomatea eta egin arte eduki sutan (ordu erdi inguru). Eginda dagoenean batidoran birrindu dana.

Eltze azkarrean ur hotza ipini eta patatak ipini zurituta eta haiztoarekin moztu azkenera heldu aurretik krak eginda (ur hotzetan ipintzeak eta krak egiteak salda loditzen du eta patatak bigun bigunak gelditzen dira). Ura berotzen denean gatz pixka bat bota eta eltze azkarra itxi.

10 minutu eduki eltze azkarrean eta eginda daudenean zabalduko dugu eta bero bero dagoen bitartean tomatea botako diogu eta azkenean atuna zatituta. Nahaztu kontuz atunak patata eta tomatearen berotan ondo egiteko.

Berriro eltze azkarreko tapa ipini eta horrela utzi ordu erdi gutxienez (Beroa primeran mantentzen du)

Eltze azkarra zabaltzen duzunean jateko prest dago

No hay comentarios:

Publicar un comentario