FRITUK
Osagaiak
Girasol olioa (1/4 baino pixka bat gutxiago)
Irina (zazpi koilarakada)
Arrautza egosiak (bi)
Jamoia txikituta edo edozein okela
Esnea (litro bat)
Gatza
Prestaera
Olioa epeldu eta zazpi koilarakada irina bota gatzarekin batera.
Bueltak eman olezko koilararekin gehiegi berotu barik irina ondo egin arte. Esne hotza bota eta bueltak eman.
Sutatik atera eta minipimerrarekin eman bitsa atera arte.
Berriro sutan ipini eta bueltak eman masa loditu arte (ez gehiegi, masa hotzitzen denean gehiago lodituko da eta).
Berriro sutatik atera eta minipimerrarekin eman bitsa atera arte.
Berriro sutan ipini eta nahastu arrautza, okela eta gainerakoekin.
Bandeja baten ipini masa hotzitu arte
Gero batu beti bezala. Irinean, arrautzan eta ogi birrinduak bilduta
ON EGIN!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario