sábado, 3 de abril de 2010

porru-patata purea 2

PORRU-PATATA PUREA 2

Osagaiak

3 porru
4 azenario ertainak
3 patata ertainak
3 koilarakada olioa
Gatza eta ura

Prestaera

Ondo garbitu porruak goitik behera erditik moztuta eta zati txikiak egin. Zuritu azenarioak eta patatak.
Porruak zati txikietan moztu eta azenario eta patatak krak eginda zatitu.
Ura ipini eltze azkarrean eta irekitzen hasten denean gatza, porruak, azenarioak eta patatak bota idatzitako ordenean.
Eltze azkarra itxi eta balbula igotzen denean 10 minutu eduki. Lapiko normalean ipini ez gero patata biguntzen denean (20 minutu inguru) eginda dago.
Balbula baxatzen denean, zabaldu tapa, bero dagoen bitartean 3 koilarakada olio gordina bota eta birrindu minipimerrarekin emultsionatzen.
Nahi izanez gero, piperbeltza jarri ahal zaio pureari birrintzen ari zaren bitartean.

ON EGIN!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

2 comentarios:

  1. Milesker errezeta hauengatik Esti, Apurka apurka hasiko gara gauza goxo hauek dastatzen.

    ResponderEliminar
  2. Zu bai behar den modukoa, mila esker

    ResponderEliminar