viernes, 2 de abril de 2010

kabrarroka budina


KABRARROKA BUDINA


Osagaiak

Kilo erdi kabrarroka edo beste arrainen bat (garbituta badago errazago egiten da, bestela kontu handiz ibili behar da arantzekin).
3 arrautza
Kutxa txiki bat esnegain likidoa.
Esnegain beste egindako tomatea.
Gurina
Gatza

Prestaera
Ur hotzetan ipini arraina eta egosten hasten denean 15 minutu euki (gehiagorik ez). Gatza bota. Hozten denean ondo garbitu arantza guztiak kenduz eta txikitu.
Aparte bol baten 3 arrautza, esnegaina eta tomatea ondo nahastu eta arraina ipini. Minipimerrarekin ondo nahastu dena. Molde baten gurina ipini eta nahasketa barrura bota.
Bitartean laba berotu 180 gradutan. Laba barruan bandeja baten ura egongo da, budina ‘al baño maria’ egingo dugu eta. Laba bero dagoenean (10 minutu behar dira horretarako) budina sartu. Ordu erdi inguru behar da egiteko. Eginda dagoela jakiteko aiztoa sartu eta garbi ateratzen bada eginda dago.
Hobeto desmoldatzen da hotza dagoenean, bero badago apurtu daiteke eta.

On egin!!!!!!!!!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario