SOLOMOA (TXERRIA)
Osagiak
800 gramoko txerri solomoa (osorik, zatitu barik)
Koilarakada bat ziapea (mostaza)
Litro erdi esnea
5 berakatz-ale azal eta guzti.
6 koilarakada oliba olioa
Piperbeltz zuria (pimienta blanca)
Gatza
Hornigai bezala espinaka purea modena ozpin koilarakada batekin
Prestaera
Ziapea eta gatzarekin igurtzi txerri solomo zatia leku guztietatik. Zartagina edo kazola zapal baten olioa ipini. Olioa bero dagoenean solomoa ipini kazolan eta azpitik kolorea hartzen duenean buelta eman leku guztietatik ‘doratzeko’. Doratuta dagoenean esnea bota gainetik eta berakatz-aleak ipini. 30 minutu egosten euki su apaletan.
Solomoa eta barazki aleak atera.
Piperbeltza bota esnetara eta berakatz purea eta ondo nahastu saltsa loditzeko.
Bitartean xerratxoak egin solomoarekin eta saltsan sartu eta eginda dago.
Hornigai bezala espinaka purea ipini daiteke.
On egin!!!!!!!!!!!!!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario