viernes, 2 de abril de 2010

garbantzuak txorizoarekin

GABANTZUAK TXORIZOAREKIN

Osagaiak

250 gr txitxirioak
150 gr txorizoa
Kipula gorri bat
Olioa eta gatza

Prestaera

Bezperan garbantzuak ur epeletan beratzen ipini. 12 ordu eta gero eltze lasterrean ur beroa gatzarekin ipini. Garbantzuak sartu urez estalita (3 zm inguru). Ordu erdi luze egosi eltze lasterrean.
Eltze txiki baten ura ipin eta txorizoa egosi. Aparteko zartaginean aurretik txikitutako kipula salteatu olio berotan, kolorea hartzen duenean txorizo egosia gainera bota eta 3 minutu eduki bueltak ematen.
Azkenik zartaginekoa garbantzuen eltzera bota eta 10 minutu inguru egosten eduki. Jateko prest dago


ON EGIN!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario